XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hare hezean zeratzen haren izena nago

Itsasoko harkaitzak.
Batzu handiak, batzu txikiak;
dagoeneko ilunpean edozein puntotan
itsasoari erantsiak.

Itsasoko harkaitzak,
amets hegalarien harrizko lekuko entzule.
Zuen artetik, goseti,
olatuen mugimenduaren balanzeoa
niregana dator aintxitxika,
harean markaturiko pauso geldietaz
arinago jabetuko delakoan.

Eta
nire oin busti berri artetik ari da
geraezin,
jakin ezik
mundua eta zerua elkarrenganako musuan batean bat
direnean, zuen artean biziturikoaz gogoraturik,
berriro hemen izango naizenik.